Kaixo denoi! Lehenego hiruhilabetean egin ditugun hainbat gauzen laburpen txiki bat aurkezten dizuegu bideo honetan. Play sakatu eta zertan ibili garen ikusi!
2019-05-23 Oraingo honetan, kontsumoa zer den eta nola kontsumitu behar dugun ikasi dugu. Jostailuak nola erabili eta yogurta nola egiten den ikusi dugu. Saioen bukaeran jolas erraldoia sortu dugu gelan jolasteko eta yogurta egin dugu etxera eramateko. Argazkiak ikusteko klikatu hemen .
2019-05-16 Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak Pagoeta Natural Parkean egon gara eta primeran pasa dugu. Bertan ogia nola egiten den ikasi dugu eta aukera izan dugu ogi opil bat etxera eramateko. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
Herrera Ikastetxean Liburuaren Eguna ospatu genuen eta horretarako 2. mailakoak ipuina kontatzera joan ginen 1. mailara. Kontatu genuen ipuina " Gure Auzoko Parkea" izan zen.